Azaroaren 22an, Baionako udaletxean, euskal eremuarekin zerikusia duten ikerketa eta sorkuntza lanetarako Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Sarien banaketa izan zen.
Ohorezko Saria-Jean-Michel Larrasquetek Sho Hagio, Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateko (TUFS) euskal katedrako irasleari eman zion saria.
Euskal Kultura Saria, Ihintza Marguirault-Arrosagarayk Montrealeko Unibertsitatean (Kanada) defendatutako “Inter-indigénéité en marge de la colonie française: Basques et Mi’kmaq à Cap-Breton, 1713-1758: enquête cartographique, archéologique et historique” tesiarentzat izan zen.
Eta bideo-dokumental onenaren saria Inge Mendioroz Ibañez eta Idoia Garzes Aldazabalek jaso zuten, Lurdes Iriondo: Ez gera alferrik pasako dokumentalarengatik.

