Eusko Ikaskuntzak urteko Batzarra egingo du ekainaren 6an, larunbata, 10.30etatik aurrera, aurrez-aurre Donostiako Gipuzkoako Ganberan eta baita online ere.
Lehenengo zatian, aurrekoa Batzarraren akta, urteko memoria, 2025eko ekitaldiko balantzea eta emaitzen kontua onartuko dira, horiek aplikatzeko proposamenarekin batera. Puntu horiei buruzko dokumentazio guztia bazkideen eskura egongo da webgunearen Barruti Pribatuan.
Ondoren, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak azken ekitaldiaren irakurketa eta jarduera-ildo nagusiak azalduko ditu. Zuzendari Arantza Cuestak hartuko du hitza jarraian, 2026rako aurreikusitako plana eta dagokion aurrekontua aurkezteko.
Azkenik, hitz egiteko txanda irekiko da, nahi dutenek galderak egiteko edo iritziak adierazteko aukera izan dezaten.
