"60+. Talentuak ez du erretiroa hartzen" tailerrak Gasteizen eta Gernikan

Foroak eta mintegiak

2023/11/27

"60+. Talentuak ez du erretiroa hartzen" tailerrak Gasteizen eta Gernikan

Azaroan zehar, Gernikan eta Gasteizen lan mundutik erretirora bidean dauden pertsonak gaitzeko programa jarri da martxan.

Azaroan zehar, lau astez, Gernikan eta Gasteizen 60+ ekimena jarri da martxan erretiratzeko adinean dauden pertsonen talentua indartzeko. "Talentua ez da erretiratzen" lelopean, eta Eusko Ikaskuntzaren eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Sailburuordetzaren ekimenez, trantsizio-gaitasunetan trebatzeko programa honen helburua parte-hartzaileak beren bizitzako etapa berrirako prestatzea izan da.

Tailerren ikuspegia etapa aldaketa modu positiboan aztertzea izan da. Horretarako, parte-hartzaileek gai hau jorratzen duten elkarte eta profesionales bisita izan dute, hala nola, Helduak Adi, Secot, Donostia +55, edo Bizan. Erakunde horiek ikuspegi baliotsuak eman dituzte erretiroari baikortasunez aurre egiteko moduari buruz, hazkunde pertsonalerako aukeretan eta etapa horrek eskain ditzakeen ekarpen sozialetan zentratuta.

Bi hirietan egindako lau tailerretan zehar, parte-hartzaileek bizitza betea izateko eredu pertsonalizatua diseinatu dute GizarteLAB metodologia erabilita. Xede eta helburu espezifikoak identifikatuz, dinamikekin proiektu pertsonalak planifikatzeko tresnak landu dira, autonomia eta erabaki informatuak hartzea sustatuz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp