Eusko Ikaskuntzak web orriko atal batean jaso ditu gure herriko kultura, zientzia, arte edo gizarte alorretako pertsonei, formatu desberdinetan, egindako elkarrizketa guztiak.
1998ko irailaren 8an jaio zen Euskonews, euskal alorreko zientzia, kultura eta gizarteari buruzko lehen aldizkari elektronikoa. Orduz geroztik, etenik gabe argitaratu da, beraz, 750 ale inguru kaleratu ditu. Kultura, zientzia, arte edo gizarte munduko pertsonekin elkarrizketa batekin zabaltzen da argitalpena.
Orain, elkarrizketa horiek guztiak, Solasaldiak ataleko elkarrizketekin batera, Eusko Ikaskuntzako web orriko atal batean bildu dira. Euskaraz eta gazteleraz idatzitako elkarrizketak eta ikus-entzunezkoak daude bertan, azken hauetako batzuk transkripzioekin.
Euskonews aldizkarian azken 21 urteotan irakurrien izan diren elkarrizketen artean hauek daude: Asier Hilario, Koldo Martínez, Xabier Arakistain, Paula Kasares, Lucía Lacarra, Emilio López Adan eta María Goñi. Elkarrizketa ikusienak, hauek izan dira: Daniel Innerarity, Joan Mari Torrealdai Joxe Azurmendirekin batera, eta Helena Franco eta Mari Jose Arangurenen artekoa.