Gure bazkideak

2016/01/21

"Abenduaren 31 Jose Migel Barandiaranen bizitzan" liburua kalean

Abenduaren 31 Jose Migel Barandiaranen bizitzan. Bere egunerokoetan idatziak (1924-1988) liburuxka kaleratu berri da. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean eginiko liburua, hain zuzen. 1.500 aleko tirada izan du.

?Abenduaren 31 Jose Migel Barandiaranen bizitzan

Jakina da, On Jose Migel Barandiaranek berebiziko garrantzia ematen ziola egunero bere koadernoetan idazten zuenari; 1917an hasi zen egiteko horretan eta 1989ra arte jarraitu zuen. Hala, labetik atera berri den liburuxkan Barandiaranek bere urtebetetze egunetan, abenduaren 31n, idatzitakoak jasotzen dira. Argitalpenak zertzelada autobiografikoak jasotzen ditu: baliagarria da Barandiaranek eginiko garaian garaiko jendartearen erradiografia pertsonala ezagutzeko, zein gerran, erbestean edota etxera itzultzean izandako sentsazioez jabetzeko, esaterako. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren bitartez eros daiteke liburua 10 eurotan (8 euro Eusko Ikaskuntzako bazkideentzat), gasteiz@barandiaranfundazioa.eus helbidera idatziz zein 945 14 30 66 zenbakira deituta

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp