Aingeru Epaltzaren nobela beltza

Gure bazkideak

2023/03/21

Aingeru Epaltzaren nobela beltza

"Erretzaile damutuen konpainia" da Aingeru Epaltza bazkidearen azken nobelaren izenburua. Gaur egungo gizartearen erradiografia da, nobela beltzean oinarritua.

Epaltzak aurreko eleberri bateko pertsonaia bat berreskuratu du. 2000. urteko Rock 'n' roll nobelako Edu Saragueta, lanik, dirurik, osasunik eta bikotekiderik gabeko hirurogei urte inguruko kazetaria berreskuratu du istorioak.

"Erretzaile damutuen konpainia" komedia garratz eta erotiko gisa aurkezten da, porrot batetik bestera aurrera doan pertsonaia baten inguruan, baina, aldi berean, gizarte nahasi baten erretratua da. Hori guztia hainbat heriotza ekarriko dituen gertaera ikerketu bitartean. Eleberri beltz hutsa, Aingeru Epaltzak onartzen duenez, "errealitatea azaltzeko" idatzi du.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp