Berri korporatiboak

2011/09/30

Aitzol eta Euskal Pizkundea

2011ko urriaren 17an Aitzolen heriotzaren ?fusilamentuaren- 75. urteurrena beteko da. Omenaldi gisa eta Aitzol eta bere belaunaldia gogora ekartzeko asmoz, 2011.urtea Euskal Pizkundearen urtea izango da, Aitzol eta bere lagunen urtea.

Ariztimuño eta haren belaunaldia izango dira gogoan. Gizon emakume haiek beraiek eta egin zutena alde batetik; eta horren eragina gaur egungo Euskal Herrian, kultura eta gizarte ikuspegitik. Guzti hori jarriko balorean.

Aitzol eta bere belaunaldia gogora ekartzeaz gainera, aldarrikatu egingo da haiek egindakoa. Heriotzaren urteurrenaren aitzakiarekin, Aitzol eta bere lagunen bizitza eta bizia bera izango da gaia, pizkundea izango da gaia. Alde horretatik proposatutako omenaldia , omenaldi bizia da, egin zutena eta horren eragina nabarmentzeko.

Honetan bat egin dugu, bat gatoz Tolosako Udala, Eusko Jaurlaritza, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Donostia, Zarautz, Mungia, Hernani eta Baztango udalak, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Sabino Arana Fundazioa, Aranzadi, Zientzia Elkartea, Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundea, Nafarroako Euskara Kultur Elkargoa, Bertsozale Elkartea, Laskorain ikastola, eta Kutxa. Guztiok gara, urteurren honen eragileak, bultzatzaileak.

Elkarlan honen emaitzetako bat urriaren 19, 20 eta 21 ean ikusi ahal izango dugu, Donostia Kulturak Eusko Ikaskuntzaren babesarekin Euskal Pizkundea eta Aitzol omentzeko eta gogora ekartzeko jardunaldiak antolatu baititu.

Sarean aurkitzen den Euskal Pizkundea eta Aitzoli buruzko bideo honetarako sarbidea duzue jarraian: bideoa

Honetaz gainera, Aitzol eta beren lagunak gogora ekartzeko asmoari jarraituz, Eusko Ikaskuntzak sarean denon eskura duen informazioa duzu jarraian ikusgai. Euskal Pizkundearen belaunaldia osatzen dute eta denak ez dauden arren, ahalik eta gehien biltzen saiatu gara.

Izen Abizenak Bidegileak Auñamendi
Jose Ariztimuño Olaso (Aitzol)
Jose Maria Aguirre Egaña (Lizardi)
Esteban Urkiaga Basaraz (Lauaxeta)
Antonio Maria Labaien
Doroteo Ziaurriz
Ixaka Lopez Mendizabal
Nikolas Ormaetxea (Orixe)
Luis Jauregi (Jautarkol)
Jesus Intxausti (Uzturre)
Pilar Sansinenea
Jesus Elosegi
Xabier de Landaburu
Teodoro Hernandorena
John Zabalo "Txiki"
Joseba Zubimendi
Ander Arzelus (Luzear)
Elbira Zipitria
Juana Mendizabal
Elixabete Maiztegi
Maria Dolores Goia
J.M. Barandiaran
Manuel Lekuona
Martin Lekuona
Engrazio Aranzadi (Kizkitza)
Abelino Barriola
Paul Barriola
Maritxu Barriola
Mikel Urreta
Jesus M. Leizaola
Karlos Santamaria
Eduardo Landeta
Aniceto Olano - Aita Mari Altzo
Bonifacio Etxegarai
Telesforo Aranzadi
Enrique Eguren
Aingeru Irigaray
Jose Gonzalo Zulaika (Aita Donostia)
Jose Eizagirre
J.M. Benegas
Alexander Tapia-Perurena
Jokin Zaitegi
Jose Francisco Etxeberria
Txomin Jakakortajarena
Santi Onaindia
Lino Akesolo
Balentin Enbeita
Ignacio Eizmendi Manterola (Basarri)
Jean Elissalde
Jules Martin Moulier (Oxobi)
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp