Berri korporatiboak

2013/03/01

Amurrioko ondare aktiboa aztertuko duen proiektua abian da

Eusko Ikaskuntzako bazkidea den Pablo Orduna Portús ikertzailearen bitartez, Amurrioko ondare aktiboa osatzen duen inbentarioaren plan estrategikoa aztertuko da. Proiektuaren helburua, herriko ondare eta leku aktiboak identifikatu eta katalogatzea litzateke.

Eusko Ikaskuntzako bazkidea den Pablo Orduna Portús ikertzailearen bitartez, Amurrioko ondare aktiboa osatzen duen inbentarioaren plan estrategikoa aztertuko da. Proiektuaren helburu nagusia, herriko ondare eta leku aktiboak identifikatu eta katalogatzea litzateke, izan ere, turismoari begira, historia, etnologia, artistiko eta militar mailako arkitektura higiezinen multzo garrantzitsua du.

Beraz, seinalatu ahal izango dugu, azken helburua tokiko ondarea eta kultura-hornidura, baita turismo baliabideak hobetzea eta erabilera bera zerbitzatzeko kalitatea hobetzea izango litzatekeela. Ikerketa egitasmo honekin ondarearen inbentario zehatza egingo da eta turismo proiektu berritzaile batetara bideratuko da.

Kontutan izan behar dugu, Amurrio Ayala barailaren barnean kokaturik dagoela, inguruan turismo indar handia izanik. Azken finean, herriko espazio kalitate eta kulturari lotutako turismo-marka propioa sortu eta garatzen lagunduko du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp