Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzaren lehendakaria hartu zuen Gorka Urtaran Gasteizko alkateak

Berri korporatiboak

2021/07/14

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzaren lehendakaria hartu zuen Gorka Urtaran Gasteizko alkateak

Gasteizko Udala eta Eusko Ikaskuntzaren arteko harremana sendotzeko alderdiak jorratu ziren bileran.

Gorka Urtaran, Gasteizko alkateak, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria hartu zuen uztailaren 14ean. Iñaki Gurtubai alkateordea eta Asier Etxenike Eusko Ikaskuntzako Arabako kideak ere parte hartu zuten bileran.

Bileran, bi elkarteen arteko harremana sendotzeko interesa erakutsi zuten udalak eta Eusko Ikaskuntzak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp