Ana Zabalza eta Mari Mar Larraza bazkideek, M. Raquel Garcia Aranconekin batera, Tiempo de Mujeres. Huellas femeninas en la historia de Navarra liburua argitaratu dute, Nafarroako Gobernuaren eskutik. Nafarroako Erret eta Artxibo Nagusiko dokumentu historikoetan oinarrituta, hiru zatitan banatutako ibilbide kronologikoa proposatzen du lanak: Erdi Aroko emakumea, argi-ilun artean. XII-XV. mendeak; Etxean: emakumea, egunerokoaren jabe. XVI-XVIII. mendeak; eta Emantzipaziorako bidea. XIX-XIX. mendeak.
Ez da iraganaren kontakizun sakon eta itxi bat, baizik eta mendeok emakumeen garaia ere izan zirela adierazteko elementuen ekarpena.
