Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak beste behin ireki du Barandiaran Ikerketa Bekan parte hartzeko deialdia. Hala, oraingo honetan antropologia-etnografia lanak aurkeztu beharko dituzte interesatuek.
Azken urteetan bezalaxe Barandiaran Fundazioak ikertzaile hasi berriei dei egiten die bekara aurkez daitezen; hain zuzen ere, ikerketa sustatzea da fundazioaren helburuetariko bat eta mundu horretarako sarbidea ahalbidetzen saiatzen da.
Abenduaren 31 baino lehen emango du epaimahaiak hartutako erabakiaren berri, eta bekaren eskuratzaileak urtebeteko epean garatu beharko du ikerketa.
