Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak argitaratzen duen Anuario de Eusko Folklore aldizkaria bere 50. zenbakira iritsi da. Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin kaleratu da eta Labayru ikastegiko Ander Manterola eta Gurutzi Arregi izan ditu zuzendari koordinatzaile, hurrenez hurren.
Etniker Euskalerria taldeen lanekin osatu den 50. zenbaki honetan askotariko gaiak landu dituzte egileek: Ataria (Ander Manterola) Estudio etnográfico de Obanos (Navarra). Agricultura (Mª Amor Beguiristain); Olivos y aceitunas, trujales y aceite: El cultivo del olivo y la elaboración del aceite en Rioja Alavesa (José Angel Chasco Oyón); Sistema tradicional de medidas utilizado en el Valle de Carranza (Bizkaia) (Luis Manuel Peña); Ahotza, forgeron en Labourd (Iparralde) (Michel Duvert); Refranes y creencias de Sara (Lapurdi) recogidas por Augustin Etcheberry (1853-1900) (Jabier Kalzakorta); Casa y familia en Vasconia. Séptimo tomo del Atlas Etnográfico (Segundo Oar-Arteta).
2014an zendutako bi etnografo ezaguni eskainitako artikulu bana ere jasotzen da Eusko Folklorearen Urtekariko 50. zenbaki honetan: Koldo Lizarralderen In Memoriam. Antxon Aguirre Sorondo (1946-2014) eta Arabako Etnografia Mintegiaren Por quién lloran las campanas, azken hau Patxo Fernandez de Jauregiri eskainia.
Nabarmentzekoa da 1921ean Jose Migel Barandiaranek sortutako aldizkari zientifikoan argitaratu diren artikulu eta egile guztien indizea jasotzen duen artikulua egin dutela zenbaki honetarako Ander Manterolak eta Gurutzi Arregik. Azken hau José Miguel de Barandiaran Fundazioaren webgunean dago kontsultagarri.
