Arabako landa-ingurunea: kontakizuna eta estilo-liburua

Proiektuak

2021/01/18

Arabako landa-ingurunea: kontakizuna eta estilo-liburua

Irailean, Arabako Foru Aldundiak landa-inguruneari buruzko diskurtso eta narratiben inguruko azterlan bat eskatu zion Eusko Ikaskuntzari.

Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Orekako talde teknikoak bere gain hartu zuen enkargua, despopulazioa geldiarazteko eta erronka demografikoari aurre egiteko Arabako Foru Aldundiaren estrategiarekin bat datorrena.

Azken hilabeteetan egindako lanak, besteak beste, honako hauek dira:

  • Arabako biztanleria sentsibilizatuaren artean inkesta bat egitea
  • Gai horretan sakontzeko elkarrizketa pertsonalak
  • Komunikabideen, administrazio erakundeen eta gizarte eragileen egungo diskurtsoari buruzko azterketa dokumentala
  • Azterlan bibliografikoa, aztergaiaren eta lurraldearen antolamenduko arazo nagusien gainean
  • Arabako komunikazio-arloko adituei kontsulta egitea
  • Solasaldiak: Arabako landa-ingurunearekin lotutako bi lagunen arteko bideo-elkarrizketa

Horrekin guztiarekin, Eusko Ikaskuntzako taldeak lurralde-orekarako esku hartzeko proposamenen dossierra prestatu du, baita herrien eta lurralde-aniztasunaren gaineko komunikazio-tratamendurako gida ere. Kontakizunak eta estilo-liburuak, lurraldeko politika publikoak definitzen eta landa-ingurunearen benetako irudia hobeto ezagutzen eta zehatzago tratatzen lagunduko dute.

Arabako Foru Aldundiari txostena aurkeztu eta balioztatu ondoren, kontraste- eta dibulgazio-fase berri bat hasiko da, bai txostena egiten uneren batean parte hartu duten pertsonen eta erakundeen artean, zein herritar guztien artean.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp