Arantxa Ugartetxea: lau emakumeri omenaldia

Gure bazkideak

2024/12/12

Arantxa Ugartetxea: lau emakumeri omenaldia

Eusko Ikaskuntzako kide beteranoa eta aktiboa, Arantxa Ugartetxeak bere bizitza markatu duten lau emakumeri omenaldia eskaini nahi die liburu honetan.

Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen EHUn, eta Pedagogian espezializatu zen. Euskal Herrian ez ezik, Kolonbian eta Txilen ere irakatsi du, eta helduen alfabetatze-programak garatu ditu indigenen komunitateetan.

Amores puntuales. Amigos y amigas para siempre. Realismo, ideales y simbología (ed. Pasión por los Libros) lanarekin Arantxa Ugartetxeak lau emakume, lau kultura eta hiru hizkuntza omendu nahi izan ditu. “Bidaiari nekaezinak, bizitzaz gozatzen dutenak, harkorrak, sortzaileak, familiarrak, bat bera ere ez da ama izan, errespetuzkoak eta errespetagarriak, oparigileak, benetakoak, idealak dituztenak, eskuzabalak, profesional onak, sustrai kulturalak dituztenak, mundutarrak. Benetako akelarrearen magoak”.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp