Mende bete bizipoz. Eusko Ikaskuntzako bazkide Arantzazu Urreta Zulaikak 100 urte bete zituen irailaren 10ean.

Migel Urretaren alaba dugu Arantzazu, Eusko Ikaskuntzaren sortzaileetako batena, hain zuzen ere. Hori dela eta, alabak aitaren bidea hartu zuen 1982an, eta ordutik hona tinko eutsi dio erakundearen aldeko konpromisoari, eta gogotsu egin du Eusko Ikaskuntzaren alde.?
