
Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología, 12
Liburuki honetan, 2000. eta 2008. urteen artean, Eusko Ikaskuntzaren beka jaso duten Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikerketa-lanak aurkezten dira. Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología, 12. zenbaki hau Joseba Rios Garaizar-ek zuzendu du. Ale honetan agertzen diren ikerketa horiek hainbat gai jorratzen dituzte: Erdi Paleolitikoko ehiza-estrategiak Euskadin, Madeleine aldiko labar-artea Arbaillako haitzuloan, Madeleine aldiko arte higigarria fabrikatzeko erabilitako hezur-teknologia Santa Katalinako aztarnategian, Historiaurre hurbileko hilobi-ebidentzien espazio-banaketa Gipuzkoan eta arkeologia-prospekzioen emaitzak Uribe Kostako eskualdean, hain zuzen ere.
Informazio gehiago