Bazkideen parte-hartzea izan duten bi libururen berri ematen dugu.
Sabino Arana Fundazioak Publicaciones periódicas del Partido Nacionalista Vasco. 1939-1975 liburua argitaratu du bertsio digitalean. Miren Barandiaran historialari eta Lazkaoko Beneditarren Artxiboko arduradunak egindako ikerketa lana da. Erakundeak diktadura frankistan sustatutako aldizkako argitalpenen ikuspegi orokorra eskaintzen du.
ERESBIL. 50 urte musika-ondarearen zerbitzura / 50 años al servicio del patrimonio musical liburua argitaratu da. Lehen zatian, haren jatorria, konpositoreak, funtsen bilduma eta zabalkunde-lana deskribatzen dira; bigarrenean, berriz, zaindutako dokumentuen tipologiak eta haien tratamendua aztertzen dira. Eusko Ikaskuntzako hiru bazkidek atal bana sinatu sinatu duzte: Pello Leiñena, Jon Bagüés eta Mark Barnés. Liburua eskuragarri dago Eresbilen webgunean.
