Argitalpenak

Gure bazkideak

2025/11/18

Argitalpenak

Kultura politikoa, zentzu bilaketa, munduaren berraurkikuntza eta aldi berean artelan bat den urtegia, gure erakusleihora hurbilduko dira hil honetan.

Leyre Arrieta, Historia Garaikidean doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle titularrak eta Andoni Eizagirre, Filosofian doktorea eta Mondragon Unibertsitateko irakasle titularrak Democracia y cultura política. Legitimidad, satisfacción y vinculación afectiva en la CAV (La Catarata) liburu kolektiboa koordinatu dute. Euskal Autonomia Erkidegoan demokraziarako ikusten diren norabide subjektiboak aztertzen dituen lan kolektiboa.

Andoni Eizagirrek berak, Jon Mentxakatorre Odriozola Filosofian doktorearekin batera, Euskal gizabidearen emarian lana argitaratu du (UEU eta EHUren koedizioa). Gogoeta antropologiko, filosofiko eta soziologikoen bidez, euskal nortasunetik zentzua bilatzeari egindako zenbait ekarpen aztertzen dituzte, gure iragan hurbileko tradizio humanista eta humanizatzailearen egileengan (Barandiaran, Arizmendiarrieta, Azurmendi).

1994an inauguratu zenean, Beasaingo Arriarango presa “mundu mailako mugarritzat” jo zuten, ingeniaritza eta artea uztartzen zituelako, proiektuaren zuzendari Jose Maria Elosegi ingeniariaren eta Nestor Basterretxea eskultorearen arteko sintoniaren ondorioz. María Elósegui Itxaso eta Juan Aguirre bazkideek Arriarango presari buruzko monografia sinatu dute: Presa de Arriaran. Ingeniería y Arte en Gipuzkoa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp