Arizmendiarrieta Sariak Matia Fundazioarentzat

Gure bazkideak

2024/07/19

Arizmendiarrieta Sariak Matia Fundazioarentzat

Ekainaren 17an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, 2023ko Arizmendiarrieta Sariak banatu ziren.

Matia Fundazioak, Mª Carmen Garmendia Eusko Ikaskuntzako bazkidea buru duen erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeen kategoriako saria jaso zuen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreorde Xabier Riezuren eskutik.

Arizmendiarrieta Sarien helburua José Mª Arizmendiarrietaren humanismo kristauan inspiratutako printzipio eta balioak aplikatzen dituzten enpresa eta erakundeak nabarmentzea da, baita eredu horrek gomendatutako kudeaketa sistemak ere. Epaimahaian Eusko Ikaskuntzak parte hartu du aurten, Jose Manuel Bujanda Gipuzkoako Lehendakariordearen eskutik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp