Arkeologia ardatz 2026ko Barandiaran Bekan

Berri korporatiboak

2025/10/17

Arkeologia ardatz 2026ko Barandiaran Bekan

Azaroaren 30era arte aurkez daitezke proposamenak eta urtea amaitu aurretik emango da epaimahaiaren ebazpenaren berri.

Norbanako zein taldeak daude deituta 2026ko Barandiaran Ikerketa Bekara aurkeztera. Arkeologia inguruko gai berritzaileak lehenetsiko dira, bai eta formatu aldetik ere berritasunen bat dakartenak: esate baterako, azken ikerketa txostenarekin batera ikus-entzunezko bat aurkeztea.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2025eko azaroaren 30era arte jasoko ditu proposamenak, eta ebazpena berriz, urtea amaitu aurretik emango du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp