Arkeologia, Eusko Folklore Urtekariaren 54. zenbakiaren ardatz

Berri korporatiboak

2020/12/18

Arkeologia, Eusko Folklore Urtekariaren 54. zenbakiaren ardatz

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak kaleratu du zenbaki berria eta oraingo honetan arkeologiaren inguruko lau lan jasotzeaz gainera, etnologia alorreko bi artikulu eta beste bi in memorian irakur daitezke.

Ohikoa ez den arren, ez da berria arkeologia arloko gaiak aldizkarian irakurgai izatea, Abel Ariznabarreta aldizkariko zuzendariak hitzaurrean azaldu bezala: “Urtekariaren lehen bost liburukietan Anuario de la Sociedad de Eusko Folklore deitu zen. Izenburu horrek, Barandiaranek 1921eko apirilean Gasteizko Seminarioan sortu zuen ikerketa taldeari egiten zion erreferentzia. Joan den mendearen 20ko hamarkadako lehen zenbaki haien aurkibideak berrikusita, ohikoa da bi ataletan banatuta egotea: bata lan etnografikoei buruzkoa (hein handi batean, on Jose Migelek berak sortutako Laboratorio de Etnología y Eusko-Folklore lantaldeak egindakoak) eta bestea historiaurreko arkeologia-lanei buruzkoa, Telesforo de Aranzadik, Enrique Egurenek eta berak egindako ekarpenekin, besteak beste”.

Esan bezala, lau artikulu dira zehazki Arkeologiari lotutakoak, horietariko bat, 2018ko Barandiaran Bekaren laburpena delarik; 2019ko bekaren laburpena, sorgin eta meigen arteko konparaketa dira ekarpenei dagozkienak. Amaitzeko, bi aitortza; Gurutzi Arregiri eskainitakoa bata, eta Selma Huxleyren ingurukoa bestea, biak 2020an hilak.

Urtarriletik aurrera eskuragarri egongo da Barandiaran Fundazioaren bitartez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp