Artisten mintegia

Proiektuak

2023/09/22

Artisten mintegia

Eusko Ikaskuntza euskal artisten egoerari buruzko lehen mintegian lagunduko du.

Euskal artisten I. mintegia. Artistaren estatutua. Nondik? Nola? Norentzat? Zertarako? Topaketa Oiartzunen izango da urriaren 21ean, UEUk eta Lanarteak antolatuta, Oiartzungo udalak eta Eusko Ikaskuntzak lagunduta. Artisten jarduna baldintzatzen duten euskal, espainiar, frantses eta europar arauak eta legeak aztertzea du helburu nagusi, beharrezko aldaketak eta har daitezkeen neurri zehatzak identifikatu aurretik.

Artisten estatutu profesional batek izan beharko lituzkeen esanahia eta edukiak zehaztuko dira, eta sorkuntzan dihardutenen egoera fiskalari eta lan araubideari buruz hitz egingo da.

Horrekin guztiarekin, arazoak ikusarazi nahi dira, kontzientzia kolektiboa sustatu eta kultura-sistema osatzen duten guztien barne-kohesioa indartu. Programa hemen ikus daiteke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp