Euskal gizarteko erronkei erantzunak sortzen jarraitu nahi du Asmozek: kultura gizarte aurreratu baten ezinbesteko ardatza bezala lantzen.
Asmoz Fundazioa aitzindaria da online ikastaroak ematen eta 2022rako eskaintza berria aurkezten du, formakuntza edonoren bizitzan aplikatzeko helburua jarraituz. Ikastaroak gai sozialak, kulturalak eta musikalak jorratzen ditu besteak beste. Horrela, otsailetik aurrera abian jarri du Asmoz ikastaroen katalogo berria:
- Euskal genealogiaren oinarrizko ikastaroa martxoaren 7an Antzinako erakundeko adituek emango duten formakuntza izango da. Azken hamarkada hauetan genealogiarekiko zaletasunaren esnatze bat ikusten ari gara. Arbasoei buruzko informazioa bilatzea ardatz duen historiaren adarra dugu genealogia, jende anonimoarena askotan, eta askotan erreferentziak aurkitzea ez da erraza.
- Zientzia eta teknologia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, honako doako ikastaro hau martxoaren 7an hasiko da. Jakin-mina izatea, gauzengatik galdetzea, gizaki egiten gaituena da eta hortaz, zientzia, giza behar bat da, artea edo kultura diren bezala.
- DANTZ Academyrekin batera musikarekin lortura duten bi ikastaro antolatu ditugu:
- Lehena, Ableton Live programa erabiliz, musika ekoizpenaren munduan sartzeko baliabideak ematen dituen ikastaroa da. Beren musika-ekoizle karrera hasi eta hurrengo mailara eraman nahi duten pertsonei zuzendua.
- Bigarrena, programa horren inguruan jada ezagutzak dituzten pertsonentzako zuzenduta dago.
Formakuntza ekintzez gain, Gipuzkoako kultura espazio berritzaileei ekarpena egiteko xedez, azaroan Arte Teknologikoa eta STEAM gaiari buruzko jardunaldia eramango da aurrera San Telmo Museoan (Donostia), Asmoz Fundazioak antolatua eta Rocío Agudo artistaren eskutik. Bertan, Rocío Agudok bideo-artea eta performancearen inguruko hitzaldia emango du, bere azken proiektua, “Videografías nómadas: grabando desde un en medio”, oinarri hartuta eta tailer praktikoa egingo du bertaratzen diren pertsonekin batera, artea eta teknologia herritarrei hurbiltzeko xedez.
