Asmoz Fundazioak ikastaroen katalogoa handitzen du

Ikastaroak

2021/10/10

Asmoz Fundazioak ikastaroen katalogoa handitzen du

Kultura, gizarte eta hezkuntza gaietan oinarritutako prestakuntzak dakartza, hiritar guztien beharrak asetzeko.

Gizartean behar berriak sortzen doazen heinean, kulturgintzaren eraberritzea eta profesionalizazioa sortzen da. Horregatik,  Internet bidezko ikastaroen katalogoa handitu du, kulturartekotasuna sustatzeko eta gizarte zaharkitu bati erantzunak emateko, betiere, jasangarritasuna  eta euskara bultzatuz.

Modu horretan, azaroan UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak euskaraz antolatutako Komunikazio eraginkorra eta Emakumezko idazleak izeneko ikastaroetan kolaboratzen du. Formakuntza hauek euskaraz eta doakoak dira, eta izena emateko nahikoa da formakuntza bakoitzaren webgunean azaltzen den matrikula betetzea.

Bestalde, hilabete honetan, Frankismoko eta Demokrazia hastapeneko torturen biktimen eskubideen inguruko gogoeten ikastaro bat hasiko da, doakoa eta gaztelerazkoa dena. Ikastaroaren helburu nagusia, Estatuaren ordezkarien esku torturak, tratu txarrak eta beste polizia-abusu batzuk jasan zituzten pertsona guztiekiko Estatuak duen zorra aitortzeaz gain, biktima kolektibo horrek, haien eskubideak baliatzeko dituzten tresna juridikoak gizarte-mailan ezagutarazteko  aukera ematea da.

Egun irudi digitalen presentzia sortutako komunikazioak presentzia handia du gure bizitzan, kontuan hartu gabe munduan, 285 milioi pertsonak dutela desgaitasun bisuala. Horregatik,sei orduko gaztelaniazko ikastaro bat hasiko da hilaren 18an,  Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat irisgarritasuna sare sozialetan eta dokumentu digital eta paperezkoetan lortzeko asmoarekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp