Asmoz Fundazioaren 2019-2020 eskaintza

Ikastaroak

2019/09/17

Asmoz Fundazioaren 2019-2020 eskaintza

Asmoz fundazioa aitzindaria da online ikastaroak ematen eta 2019-20rako eskaintza berria aurkezten du.

15 urte baino gehiagoko esperientzia oinarri, EHUk, UNEDek, UNED BERGARA ikastetxe elkartuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako izen oneko graduondokoen edizio berriak eskainiko ditu: hizkuntza plangintza, nazioarteko merkataritza zuzenbidea, ingurumen zuzenbidea, gobernantza irekia eta kolaboratiboa,  liburutegi laguntzailea, aduana-ordezkaria besteak beste.

Etengabeko formakuntzaren arloan, aurten storytelling-ari buruzko bi ikastaro berritzaile eskainiko dira, bata osasun mundura bideratutakoa eta bestea giza baliabideen alorrera zuzendutakoa. Horietaz gain, aurki aurtengo formakuntza-katalogoa berrituko da, hainbat gai berri jorratzeko: dokumentuen kudeaketa eta digitalizazioa, cibersegurtasuna, mindfulness, proiektuen zuzendaritza, etab.

Halaber, doako ikastaro laburrak baditu: bidelagun, hiritartasun kritikoa, kartzela sistema eta zigor sistema frankismo garaian: emakume presoen errepresioa hizpide, etab.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp