Aukeratu ezazu Eusko Ikaskuntzaren Urteko Galdera

Urteko Galdera

2017/11/24

Aukeratu ezazu Eusko Ikaskuntzaren Urteko Galdera

Azaroaren 26an amaitzen da 2018ko Urteko Galdera aukeratzeko epea. 

Urtero bezala, eta 2015ean abian jarri zenetik, Eusko Ikaskuntzak bere irakurle eta jarraitzaileen komunitatearen bitartez urteko galdera klabea zein den identifikatzen du eta disziplina ezberdinetako profesionalez baliatuz, ikuspegi desberdinetatik erantzuna ematen saiatzen da.

Urteko Galdera  eztabaidarako eta hausnarketarako gune aproposa da. Interesa erakutsi duten pertsonen ekarpenak jasotzen dira, beranduago lanketa prozesuan aintzat hartzeko.

2015ean Nola aldatu ditu Internetek gure prozesu kognitiboak? galderari erantzuna eman zitzaion; 2016an, "Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko?" izan zen eztabaidarako galdera. Aurten, ordea, beste hau lantzen gabiltza: "Zer da gizakia izatea gaur egun?". Orain, zure esku dago 2018koa.

Aukeratu zure galdera

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp