Auzolana hizpide 58. zenbakian

Berri korporatiboak

2025/02/20

Auzolana hizpide 58. zenbakian

Eusko Folklore Urtekaria 58. zenbakira iritsi da eta 'Auzolana' gaiaren inguruko lanak jasotzen ditu, baita bestelako ekarpen libreak ere.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak kaleratzen duen agerkariaren zenbaki berrian euskal jendartean oso errotutako gai bat landu nahi izan da: Auzolana. Baina ez ikuspuntu tradizional batetik, gaur egunera ekarri nahi izan baita gaia.

Abel Ariznabarreta Zuberok hitzaurrean jasotzen duen bezalaxe, "ulertu behar dugu elkarri laguntzeko sistema bat egiaztatze hutsetik harago, mundua eta bizitza ulertzeko modu bat dugula auzolana, kosmobisio oso bat, azken batean. Asko hitz egiten da gaur egun ere auzolanaz gure artean: zergatik ote da? Baina, nola ulertzen da gaur egun edota nolako gaurkotasuna du auzolanak? Zein da egungo gizartean betetzen duen eginkizun soziala? Eta, etorkizuneko gizarteari begira, nolako aukerak ikusten dizkiogu? Jakingura sakon bat adierazten duten galdera hauen inguruan egituratu nahi izan dugu eskuetan duzuen Eusko Folklore Urtekariaren 58. ale honen edukia".

Irakurri hemen 58. Zenbakia.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp