Berri korporatiboak

2011/01/20

BAI+5

ACLIMA Euskadiko Ingurugiro Industrien Cluster Asoziazioak, Eusko Ikaskuntzaren BAI Programa Enblematikoak, Innobasquek eta MLC-ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, 2010. urtean zehar BAI+5 proiektuaren hausnarketa prozesuari ekin zioten.

2010eko uztailan hausnarketa prozesu honen aurkezpena gauzatu zen, ACLIMAko presidentea den Juan Luis Moragues, BAI Programa Enblematikoaren presidentea den Carmelo Bengoetxea, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria den Jose Mari Muñoa, Innobasque-ko presidentea den Guillermo Ulacia eta MLC-TIL-ko gerentea den Jose Viteri izan zirelarik.

BAI+5 Proiektu honek, duela bost urte Eusko Ikaskuntzaren baitan hasitako gogoeta prospektibo-estrategikoaren ondorioz lortutako emaitzak eguneratzea izan du helburu, eta zehazki, 2005an "Zer gertatzen ari da?" galderari erantzunez sortutako txostena eguneratzea. Gogokizun hau lortzeko, lau bileretan zehar, eta duela bost urte egin zen moduan, sei lan-alorretan egin izan da lana (Energia, Lurralde eta Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa, Enpresa Dinamismoa, Garraioak, Ekonomia eta Gizarte Dimentsioa).

Las reuniones se celebraron en Bilbao los días 24 de septiembre, 21 de octubre, 18 de noviembre y 16 de diciembre de 2010 en la sede del Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos del País Vasco, en el Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia y en la sede de Eusko Ikaskuntza.

Bileretan, 60 lagun gaituak bildu izan dira sei lan-taldetan duela bost urte egin zena berrikusteko. Egindako lan honen emaitzak txosten batetan gauzatuko dira gizarte osoari helaraziko zaiolarik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp