Berri korporatiboak

2005/06/10

Baigorrin jaso zuen Jean Haritschelharrek Lekuona Saria

Jean Haritschelhar recibió el Premio Manuel de Lekuona de Eusko Ikaskuntza en su pueblo natal, Baigorri, como reconocimiento a más de 40 años de trabajo en favor del euskera

Maitzaren 21ean, larunbatez, Baigorriko herriko etxea bete egin zen Jean Haritschelharri Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria banatzeko ekitaldia zela eta. Euskal kulturak bere babesa eskaini nahi izan zion, eta idazle eta euskaltzain ugari bildu zen ekitaldian. Politikari zenbait ere bildu zen Frantxua Maitia Akitaniako lehendakariordea, Jean Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiko lehendakaria, Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusi, eta Miren Azkarate Kultura Sailburua kasu. Baigorriko auzapeza den Jean Baptiste Lamber izan zen Haritschelharren ibilbideari errepasoa egin eta sariagatik zoriontzen lehena; saritua Baigorrin alkate aritutako bederatzi urteak ere gogoratu nahi izan zituen Lambertek.

Euskaltzale erraldoia

Xabier Retegi Eusko Ikaskuntzako lehendakariak adierazi zuenez ohore handia izan zen berarentzat Jean Haritschelharri euskaltzainburu ohiari saria ematea, "euskaltzale erraldoi baten lan eskerga publikoki errekonozitzeko" aukera suposatzen zuen eta. Xabier Retegik Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntzatik sortu zela gogorarazi nahi izan zuen gainera, izan ere, 1918an Eusko Ikaskuntza jaio bezain pronto euskal hizkuntzari eskaini beharreko era guztietako babeserako erakunde aproposa jarri nahi izan zuten martxan. Haritschelhar solaskide izan zueneko garaiak ere azpimarratu zituen "Jeanek Euskaltzaindia - Eusko Ikaskuntza binomioaren aukeran sinetsi zuelako nire errekonozimenduzko testigantza aurkeztu behar diot, esker oneko sentimenduarekin batera".

Jean-Claude Larronde Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakariordeak Haritschelharrekin bizi izandako garaiak gogoratu zituen. Beñat Oyharçabal Euskaltzaindiko lehendakariordeak Haritschelharrek euskararen ikerketari egindako ekarpena gogoratu zuen eta euskal kulturaren ikerle guztiek beragandik jasotako laguntza eskertu zion. Andres Urrutia euskaltzainburuak ezin izan zuen omenaldian egon, baina Oihartzabalek irakurri zituen hark idatzitako zorion hitzak.

Hunkituta

Jean Haritschelharrek hunkituta hartu zuen Xabier Retegiren eskutik Remigio Mendiburuk egindako brontzezko eskultura. Esker oneko hitzak izan zituen ekitaldian parte hartu zuten guztientzat, bereziki Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko kideentzat, saritua izateko proposatzeagatik, eta Piarres Charrittonentzat ere saria dela eta Eusko Ikaskuntzak argitaratutako biografia idazteagatik.

Baigorrira ?jendeak Euskal Herriko zazpi hegaletatik? joan izanak biziki hunkitu zuela azpimarratu zuen Haritschelharrek esker oneko hitzetan. 2005eko Manuel Lekuona Saridunak ez zuen ahaztu nahi izan Lekuona familiarekin izandako harremana, eta Manuel Lekuona nahiz iloba Juan Mari Lekuonarekin lotura handia izanik Sariak berarentzat esanahi berezia zuela aitortu zuen.

Despiece: Une biobibliographie

A l?occasion de la remise du Prix Manuel de Lekuona 2004 à Jean Haritschelhar une biobibliographie a été éditée, écrite et préparée par Piarres Charritton (Prix Lekuona 1999). Le livre se présente en double version, euskera et français, comprend 32 photographies de moments mémorables de sa vie et une liste bibliographique de plus de 300 ?uvres et articles de Haritschelhar de 1960 à 2004. Le texte de Charritton est structuré en cinq chapitres: Racines (1923-1935), Etudes (1935-1962), Professeur à Bordeaux (1962-1986), Le directeur du Musée Basque de Bayonne (1962-1986), Le Maire de Baigorri (1971-1980), Président d?Euskaltzaindia (1989-2005).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp