Baiona eta Iruñea arteko senidetze herrikoiaren berpiztea

Berri korporatiboak

2016/05/24

Baiona eta Iruñea arteko senidetze herrikoiaren berpiztea

Iruñean kokatutako Baiona elkarteak galdeturik, 2016. urte honetan, Eusko Ikaskuntza Iparralde engaiatu da Baiona eta Iruñea arteko senidetze herrikoiaren berpiztean. 

Ekimen horrek, 60. hamarkadan Miguel Javier Urmeneta eta Henri Grenet auzapezek garatu zituzten ekintzen urratsei segida ematen die, baita 80. hamarkadan ere, non senidetza herrikoiak arrakasta handi bat ukan zuen zailtasunak ezagutu arren. Hogeita hamar bat urtez etenaldi bat ezagutu ondoren, gaur egun, anaitasun hori berpizteko baldintzak berriz ere bilduak dira.

Senidetzea berpizten ari da, horrela lotuak segitu nahi dituzten bi lurraldeetako jende zonbaitzuen ahalegineri esker. Gogo horrekin da sortu Baiona elkartea Iruñean. Azken horrek solaskide bat bilatzen zuela eta Iparraldean, Eusko Ikaskuntzako bertako bulegoa boluntario izan da ekimenen akuilatzaile eta federatzaile rol hori bere gain hartzeko. Urte hasieratik bi bilkura antolatuak izan dira.

Proiektua plantan emateko hogei bat pertsonen inplikazio iraunkorra beharrezkoa izan da, baita ere partaide diren elkarte, kirol, musika, sukaldaritza federakuntzak, enpresak, kultur erakundeak eta esperientzia handiko beste aktore asko. www.jumelage.eus webgunean aurkitzen ahal den aktibitate anitzeko egutegi baten sortzeko aukera eman dute denek.

2016tik aurrera, Baionako antzokian kontzertu liriko bat antolatua izan da, senidetzearen aurkezteko prentsaurreko-kontzertu klasiko bat ere Iruñean, eta Euskal diaspora artisten begiradan erakusketa ikusgai izanen da Irunako Palacio del Contestable-an, maiatzaren 10etik ekainaren 8a arte. Erakusketaren gari bi mintzaldi eta filma emanaldi bat antolatuak dira lekuan bertan:

Maiatzaren 25 ean: Euskal diasporaren historioa: Argitxu Camus Etchecopar-ek emanik.

  • Maiatzaren 30 ean: Beñat Iglesias López, artista de Pamplona a Nueva-York, Eric Dicharry-k emanik.
  • Ekainaren 8 an: Filma emanaldia: Audrey Hoc-en dokumentala: "Le cimetière des vivants" (50 min), Eusko Ikaskuntza- Baionako Hiria dokumental saria irabazi zuena 2011 an.

Aktibitate asko etortzekoak dira, hala nola Igantziko Irrisarriland parkean egun pasa maiatzaren 21an, mendi ibilaldi bat romeria batetan eginiko bazkari batek segiturik urrian zehar, ekonomia gaiari lotutako bilkurak eta kirol animazioak.

Bere herrikoi izaeraz, senidetze elkartea deneri eta edozein iniziatiberi idekia da. Horretarako, milesker gurekin harremanentan sartzea info@jumelage.eus edo viviane.delpech@eusko-ikaskuntza.eus idatziz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp