Barandiaran Fundazioa aurrera 25. urteurreneko itxiera ekitaldiekin

Berri korporatiboak

2016/11/10

Barandiaran Fundazioa aurrera 25. urteurreneko itxiera ekitaldiekin

Urriaren 27an egin zuen Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko Patronatuak 2016ko bigarren bilera.

Martxoan Iruñera mugitu ondoren, oraingoan Sara Etxea izan zuten elkargune. Ondoko hauexek izan ziren gai nagusiak.

Aurrekontua eta itxiera ekitaldia, nagusi

Hainbat gai jarri zituzten mahai-gainean urriko Patronatu bileran. Horien artean, garrantzitsuena, Fundazioko presidenteak aurkeztutako 2017ko behin-behineko aurrekontua izan zen eta datuak azalduta, bertaratutakoek onartu egin zuten.

Halaber, Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrenaren harira Fundazioak antolatu duen egitaraua ere izan zuten hizpide. Besteak beste, abenduaren 21erako, hau da, Barandiaran hil zen egunerako antolatu nahi den itxiera ekitaldiari buruzko xehetasunak eman ziren. Hain zuzen ere, efemeridearen baitako ekitaldi nagusia izango da eta Patronatuak erabaki zuen garaiz emango dela ezagutzera. 

Bileran, baita, bestelakoak ere jorratu zituzten: 2016ko emaitza ekonomikoaren berri eman zitzaien bilerako parte hartzaileei, Eusko Folklorearen Urtekariaren egungo egoera zein den azaldu eta zenbait administrazio gai ere aipatu ziren Sara Etxean, besteak beste.

Bilerara agertu ziren patronokideak honakoak izan ziren: Igone Martinez de Luna (Arabako Kultura Foru Diputatua), Fernando Perez (Nafarroako Kultura Zuzendaria), Jose Manuel Bujanda (Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria), Asier Rodriguez (Ataungo alkatea), Karmele Aierbe (Ataungo kultura zinegotzia), Josemari Velez de Mendizabal (Fundazioko presidentea), Arantza Cuesta (Idazkaria) eta Jexux Aizpurua.  Fundazioko idazkari tekniko Zuriñe Velez de Mendizabal ere bileran izan zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp