Barandiaran Fundazioaren patronatuak 2021eko aurrekontua onartu zuen

Berri korporatiboak

2021/04/12

Barandiaran Fundazioaren patronatuak 2021eko aurrekontua onartu zuen

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren patronatuak urteko lehenengo bileran 2020ko kontuak onartu zituen, baita 2021eko aurrekontua ere.

Osasun egoerak baldintzatuta online egin zuen Fundazioak patronatu bilera 2021eko martxoaren 18an; patronatua osatzen duten erakundeetako zenbait ordezkari eta gai ugari izan zituzten mahai-gainean.

Besteak beste, 2020ko kontu auditatuak onartu zituzten aho batez. Jarraian, 2021eko aurrekontua ere landu zuten eta hau ere aho batez onartu zuten bilerara bertaratutakoek. Nahiz eta 2020koak baino diru-sarrera txikiagoak espero, Fundazioak buru-belarri jarraituko du lanean bere izana bermatzeko jarduerak aurrera eramanez, tartean Barandiaran Bekarekin eta Eusko Folklore Urtekariaren 55. zenbakia kaleratuz.


Eusko Folklore Urtekariak 100 urte

"Aipatu beharra dago 2021ean Eusko Folklore Urtekariak 100 urte beteko dituela eta nahiz eta modu xumea izan, Barandiaranek sortutako aldizkari zientifikoaren urtemuga ospatzeko asmoa dugu. Bagabiltza 55. zenbakia ere lantzen eta etorkizunari begira jarraitzen dugu. 100 urteko agerkari gaztea gara". Hala azaldu zien bertaratutakoei Abel Ariznabarreta aldizkariko zuzendariak.

Martxoaren 18ko bileran honakoek parte hatu zuten: Mikel Aizpuru (Eusko Jaurlaritza), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernua), María José Telleria (Gipuzkoako Foru Aldundia), Ixone Fernandez de Labastida (Fundazioko presidentea. Eusko Ikaskuntza), Jexux Aizpurua (Idazkaria. Eusko Ikaskuntza), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza) eta Zuriñe Velez de Mendizabal (Idazkari teknikoa. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp