Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2016ko lehenengo Patronatu bilera egin zuen martxoaren 16an Iruñean, Nafarroako Artxibo Orokorrean.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2016ko lehenengo Patronatu bilera egin zuen martxoaren 16an Iruñean. Nafarroako Artxibo Orokorrean elkartu ziren patronatuko kideak. Fernando Pérez Nafarroako Kultura Zuzendaria izan zen anfitrioia Nafarroako Gobernuaren izenean eta hark eman zion hasiera bilerari. Patronatuak, besteak beste, 2015eko kontuak onartu zituen, bai eta 2016ko aurrekontua ere.
.png)
25.urteurrena, 5 mahai-inguruHorrez gainera, aurten Jose Migel Barandiaranen heriotzaren 25. Urteurrena betetzen dela eta, efemeridea ospatzeko Fundazioa prestatzen ari den egitaraua onartu zuen aho batez Patronatuak. Hori horrela, urria eta abendua bitartean Barandiaranen inguruko mahai-inguruak egingo dira Euskal Herriko bost hiriburutan. "Orain arte sarritan eta oso ondo jorratu izan da Barandiaran figura elizgizon zein arkeologo ikuspuntutik eta 25 urteurrenaren aitzakiarekin prisma ezberdin batetik landu nahi dugu gaia", eman du aditzera Josemari Vélez de Mendizabal Fundazioko lehendakariak.Hori horrela, oraingoan Barandiaran eta Europa; Barandiaran zientzialaria eta fedea; Barandiaran eta euskal gizartea; eta Barandiaranen baloreak egungo gizarteari aplikagarriak izango dira gai zentralak. Lau hizlari izango dira bost mahai-inguru horietan parte hartuko dutenak.Barandiaran BekaArrazoi ekonomikoek behartuta, 2011. urtean eman zen azkenekoz Barandiaran Beka. Ordutik, ez da deialdirik egin, baina Iruñean eginiko bileran Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko Patronatutak beka berreskuratzeko proposamena onartu zuten. Hori horrela, 2016ko Bekaren deialdia ekainean egingo da.Bileran parte hartu zutenakNafarroako Gobernuko ordezkariaz gainera, Iruñera bertaratu ziren gainerako patrono kideak honakoak izan ziren: Asier Rodríguez (Ataungo alkatea), José Manuel Bujanda (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kabineteko zuzendaria), Gonzalo Olabarria (Bizkaiko Kultura zuzendaria), María José Telleria (Gipuzkoako Kultura zuzendaria), Karmele Aierbe (Ataungo kultura zinegotzia), Andoni Iturbe (Bizkaiko Kultura Ondarearen zerbitzuko burua). Eusko Ikaskuntzatik: Josemari Vélez de Mendizabal (Barandiaran Fundazioko lehendakaria), Arantza Cuesta (Fundazioko idazkaria), Susana Irigaray eta Jexux Aizpurua (adituak) eta Zuriñe Vélez de Mendizabal (Fundazioko idazkari teknikoa).
