Barandiaranen irudia hizpide France3 telebistan

Berri korporatiboak

2025/07/20

Barandiaranen irudia hizpide France3 telebistan

Allande Boutin kazetariak Barandiaranen figurari buruzko erreportajea egin du, eta apirilean Sara Etxea bisitatu zuen, Abel Ariznabarretari elkarrizketa egiteko. Emaitza ikusgai dago sarean.

Oraindik ere Jose Migel Barandiaran nor izan zen ezagutzea garrantzitsua da, euskal kulturari egin zion ekarpen handia dela-eta: ”Barandiaranek egin ikerketarik gabe, euskal Historiaurre eta are gehiago mitologiari buruz ezer gutti jakinen genuen”. Hala iritzita jarri zen kontaktuan Allande Boutin, France3 kate frantseseko kazetaria Barandiaran Fundazioarekin eta Sara Etxean hartu zuen bertako lehendakari Abel Ariznabarretak grabazio taldea.

Gerra zibila hasi zenetik 17 urte kanpoan egin ostean jaioterrira itzuli zen Barandiaran eta erbestean harrera egin zion herriaren izena ipini zion bizileku berriari: Sara. Bertan jarraitu zuen lanean ataundar unibertsalak, harik eta hil zen arte.

Txirrita deituriko saiorako prestatu du Boutinek erreportajea, eta Sara Etxeaz gain, Ataungo Barandiaran Museoa eta Zestoako Ekain Berri Museoa ere bisitatu zituen.

Bideora lotura

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp