Berri korporatiboak

2014/05/16

Batzar Nagusia: Donostia, ekainak 20

Eusko Ikaskuntzako urteroko Batzar Nagusia ekainaren 20an izango da, ostirala, Donostiako Miramar Jauregian, 18.00etan.

Batzarra maiatza bukaeran izan ohi da, baina aurten, DENOK GAI prozesuaren baitan, ekaineko bigarren hamabostaldira aldatu da. Horrela, bazkideen aurrean, Eusko Ikaskuntzaren bide berriaren fase honen balantze eta emaitzak aurkeztu ahal izango dira bertan.

Eguneko gai ordenaren arabera, Jarduera memoria eta 2013ko Balantze eta Emaitzen Memoria aurkeztu eta bozkatuko da, bai eta 2014rako jarduera eta aurrekontuak ere. Iñaki Dorronsoro Lehendakariak, bere txostenean, Eusko Ikaskuntzaren etorkizunak zehaztuko ditu epe labur eta ertainean, bai jarduerei dagokienez, bai eta bere finantziazioari dagokionez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp