Berri korporatiboak

2015/04/17

Batzar Nagusia eta Jesus Mosterinen hitzaldia

Maiatzaren 16an, larunbatez, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusia izango da eta aurretik Jesús Mosterínek hitzaldia eskainiko du: "Crisis y Renovación de las Humanidades".

Batzar Nagusia

Urteroko Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusian, urtean zehar izandako jardueren errepasoa egin eta egoera ekonomikoa aztertzeaz gain, Kontseilu Errektoreko bost kide aukeratuko dira, lurralde bakoitzeko bat. Batzarra baino lehen, Donostiako Miramar Jauregian bertan, 11etan, Logika eta zientziaren filosofo Jesús Mosterínek "Crisis y Renovación de las Humanidades" izeneko hitzaldia eskainiko du. Bartzelonako Unibertsitateko Logika eta Zientziaren Filosofian katedraduna mendebaldeko tradizioko humanitateen jatorri eta garapenaz arituko da, zientzia eta teknologiekiko atzerapena aztertuz. Kultura garaikidearen sistema berritzeko giltzatako batzuk eskainiko ditu.

Jesús Mosterín

Jesús Mosterínek (Bilbao, 1941) berrogeita hamar liburu inguru idatzi ditu logika, zientzia, pentsamenduaren historia eta filosofia analitikoari buruz. CSICeko Filosofia Institutuko Ikerketa irakasle, eta Pittsburgheko Center for Philosophy of Science, Londreseko Europar Akademia, Pariseko Institut International de Philosophie eta International Academy of Philosophy of Science-eko kide da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp