Batzar Nagusia: ostirala, ekainak 9

Berri korporatiboak

2017/05/23

Batzar Nagusia: ostirala, ekainak 9

Ekainaren 9an, ostiralez, 17:00etan, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusia izango da Donostiako Miramar Jauregian.

Gai ordenari jarraiki, aurreko batzarreko akta onartuko dute bazkideek, 2016ko jarduera memoria, bai eta urte honetako balantze eta kontuak, hauek aplikatzeko proposamenarekin batera. Hiru puntuei dagokien dokumentazioa aurrez web orriko Gune Pribatuan egongo da eskuragarri eta Batzar hasieran banatuko da paperean.

Jarraian, Iñaki Dorronsoro lehendakariak Eusko Ikaskuntzaren lan ildoak eta emango diren urratsak aurkeztuko ditu. Horren arabera, Batzarrak lan ildoa eta 2017ko aurrekontua bozkatuko du. Azkenik, galde-erreguen txanda izango da. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp