Berri korporatiboak

2011/05/27

Batzar Nagusia

Pasa den maiatzaren 27an, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusia egin zen Donostiako Miramar Jauregian.

Gai zerrendaren arabera, Gorka Landaburu Idazkariak, 2010eko ekintzen memoria aurkeztu zuen. Memoria honi dagokion liburuxka bilerara bertaratu zirenei eman zitzaien.

Bestalde, Iñigo Alberdi Diruzaink, 2010eko Balantzea eta Emaitza Kontuaren aurkezpena egin zuen eta aldi berean, 2011ko Aurrekontua ere aurkeztu zuen.

Amaitzeko, Lehendakariak urteko eginkizun nagusiak aipatu zituen.

Bileraren amaieran luncha izan zen eta bitartean, XVII. Kongresuko bideoa ikusi ahal izan zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp