Eusko Ikaskuntzak urteroko Batzar Nagusia egin zuen ekainaren 8an, larunbatez, Donostian eta online.
Iñaki Zabaleta Idazkari eta Diruzainak aurkeztu zituen 2023ko ekitaldiko Jardueren Memoria, balantzea eta emaitzen kontua eta horiek aplikatzeko proposamena.
Lan-programetako arduradunek hartu zuten hitza saioan, eta labur azaldu zituzten helburuak eta haien egoera.
Zuzendari nagusiak, Arantza Cuestak, 2024ko Kudeaketa Planaren xehetasuna eman zuen, bost helburu estrategiko jasotzen dituena:
- Agenda publikoan eragin, lurraldetasunaren lanketa ikuspegiarekin erreferentziazko gogoeta gune bezala posizionatuz
- Eusko Ikaskuntza gizarteari ezagutarazi eta hurbilagoa egin (marka indartu)
- Finantziazio bideak egonkortu eta berriak lortu
- Lantaldearen antolaketa eta garapena
- Hausnarketa prozesua eta agenda berriaren lanketa
Erakundeko presidente Ana Urkizak igarotako urtearen azterketa egin zuen, eta 2024rako jarduera eta lan-ildo nagusiak marraztu zituen.
Gai-zerrendan toki garrantzitsua hartu zuen urriaren 2, 3 eta 4an Gasteizen egingo den Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren egitarau, eduki eta antolaketa-xehetasunei buruzkoak. Patxi Juaristi Kongresuko lehendakariak eman zituen.
Azkenik, azaroan Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Lehendakariordetzak hautatzeko Ezohiko Batzar Orokorra egitea onartu zen.
Bazkideei irekitako txandan, galderak egin eta iritziak eman ziren XIX. Kongresuari buruz, finantziazio-bideen inguruan, beste erakunde batzuekiko akordioetaz, Erdi Aroko Dokumentu Iturriei buruzko lan-programari buruz edo Herrialdearen sinboloez, besteak beste.

