Berri korporatiboak

2015/01/14

Batzar Nagusiak Estatutu berriak onartu zituen Gobernu organoen berritzea udaberrian bukatuko da

Eusko Ikaskuntzako Estatutu proiektua babestu zen gehiengo zabalarekin, abenduaren 19an Donostian izan zen Ezohiko Batzar Nagusian.

Ezohiko Batzar Nagusia

Iñaki Dorronsoro Lehendakariaren esanetan "Eusko Ikaskuntzako gertuko historiaren baitako Batzar garrantzitsua" izan zen, lehen zatian 2014an egindako lanaren berri eman zen: kudeaketaren ebaluazioa, betetze maila eta egoera ekonomikoa. Beste sail batean, Lehendakariak Eusko Ikaskuntzaren Asmoz eta Euskomedia Fundazioei buruzko informazioa eman zuen, egun Eusko Ikaskuntzaren baitako beharretara egokitzeko berraztertzen ari baitira. Estatutuen aurkezpena Juan Luis Moraguesek egin zuen, testua idatzi duen komisioko kide gisa. Estatutu hauen bi helburu nagusi nabarmendu zituen: funtzionamendu markoa duela urtebete onartutako "Eusko Ikaskuntzaren oinarrizko eredu eta egiturara" egokitzea, eta funtzionamendu arin eta malguagoa izango duen egitura sortzea. Zehaztasunez egindako aurkezpenean, Moraguesek estatutu proiektuan jasotako definizio, gobernu organo, administrazio eta kudeaketa alderdi nagusiak puntuz puntu azaldu zituen. Bazkideen txanda iritsi zenean, zientzia jarduera, argitalpen, lurraldetasun, genero, barne komunikazioa edo Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak bezalako gaiei buruzko galderak eta zuzenketak planteatu ziren. Batzorde Eragileko kideek mahai gainean jarritako galderei erantzun zieten. Proposamenak onartzeko behar dituen bi herenak baino gehiago jaso zituen: emandako botoen %95,23, bertaratu zein ordezkatutakoak, aldekoak izan ziren, %3,17 kontrakoak eta %1,58 boto zuriak. Estatutuen edukia 2. artikuluan zehazten da Eusko Ikaskuntzaren ezaugarria: "Bere adierazpide desberdinetan, euskal gizarte eta kulturaren bizirik iraute eta sendotzearen garrantziaz kontziente izanik, bere kohesio, transformazio eta modernizazioa, gogoeta, ikerketa, formazio eta dibulgazio jardueren bidez sustatzen dituztenen taldea". Gobernu organo gorena da Batzar Nagusia da, Lehendakari zein Kontseilu Errektorea izendatzen dituena, bi erakunde hauek Batzorde Iraunkorra eta Batzordea Eragilea hartuko dituzte bere gain. Gainera, Eusko Ikaskuntzaren ohiko jardueren kudeaketa eta exekuzioaren ardura duen Zuzendaritza Exekutiboa izendatzeko ahalmena du. Pertsona bakarreko organo gisa Estatutu berriek kargu hauek aurreikusi dituzte: Lehendakaritza, Idazkaritza Nagusia eta lurraldeetako bost Lehendakariordetza. Xedapen Gehigarrietan Estatutuak "erakunde, egitura edo elkarte filial" gisa deskribatzen ditu Asmoz eta Euskomedia Fundazioak. Eta bertan ezartzen da beste gradu bateko harremanak izango direla Jose Miguel de Barandiaran, Euskaltzaindia eta Jakiunderekin. Azkenik, genero ikuspegia modu eraginkorrean ohiko jardunean txertatzea aipatzen da. Hurrengo urratsak Estatutuak onartuta, Eusko Ikaskuntzak bere gobernu organoak berrituko ditu estatutu berrietara egokitzeko. Bost batzordekide aukeratuko dira Kontseilu Errektorerako, lurralde bakoitzeko bat, eta bost lurralde Lehendakariordeekin batera, hamar kideak osatuko dira. Hautagaitzek lurraldeko bazkideen %1ek edo Kontseilu Errektoreko bi kidek babestuta aurkeztu behar dira, Estatutuetako 31 eta 32. artikuluetan aipatzen denez. Aukeraketa hau seguru asko maiatzean egingo da Ohiko Batzar Nagusian. Estatutu Berriak

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp