Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopez Eusko Ikaskuntzako Batzorde Eragilearen ordezkariekin bildu da uztailak 12an, Jose M? Muñoa erakundeko lehendakaria buru zela.
Jose M? Muñoak lehendakariari Eusko Ikaskuntzaren egungo programa nagusiak azaldu dizkio eta baita etorkizuneko proiektuak ere. Gainera, lankidetza lerroak indartu eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen kultura eta gizarte proiektuak laguntzeko desioa agertu dio Lopezi.

Eusko Ikaskuntza Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundiek sortu zuten 1918an bertako kultura eta zientzia bultzatzeko tresna gisa. Euskal Herriko lurralde guztietan ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko erakunde zientifiko bakarra da Eusko Ikaskuntza, jatorri, ideologia eta sentsibilitate desberdineko milaka bazkide biltzen ditu, denak ikerketa eta ezagutzaren zabalkundea helburu dutenak.
Ehungarren urteurrenari begira, Eusko Ikaskuntzak aurrerantzean, iraganean bezalaxe, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernuaren babesa eduki nahi du, euskal komunitateen gizarte eta kultura garapenaren aldeko lanean sakontzeko.
