Gure bazkideak

2013/06/01

Bazkideen txokoa

Koldo Mitxelenaren zinema-eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak

Egilea: Agurtzane Azpeitia Euskaltzaindia, 2012 ISBN: 978-84-95438-90-4

Agurtzane Azpeitia Eusko Ikaskuntzako bazkideak egindako ikerlanaren eta 2010eko irailaren 17an Deustuko Unibertsitateko Donostiako egoitzan aurkeztutako tesiaren bertsio ukitua eta laburtua da. Agurtzanek aztertu nahi izan duena ez da Mitxelenak halako edo bestelako gaiaz zer gogoeta idatzia duen, zer iritzi duen "huntaz edo hartaz". Euskal prosa berri "garo-usainik" ez duen prosa hiritarraren eredutzat hartzen den Koldo Mitxelenaren euskal prosaren, idaztankeraren osagai usu, maiz darabilen komunikazio estrategia bat jo du begiz: tartean, bazterrean edo, zeharka... adierazten dituen adierazitakoak. Berria gaia. Tesiaren zuzendaria den Elixabete Pérezek hitzaurrean dion moduan "ez dut uste ez euskal ez erdal prosa lan askotako tarteki edo parentetikoak aztertu direnik. Azpimarragarria deritzat beste hizkuntzetako bibliografia euskalaritzara ekarri eta gurean etekina ateratzeko egin duen saioari. Liburu- eta zinema-kritikak jo ditu begirz estrategia hau ikertzeko".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp