
Kontxako amona eta kapitaina
Egilea: Arantxa Ugartetxea Arrieta Ilustratzailea: Paula Blanco Pasionporloslibros, 2013 42 or. ; il. ; 22 cm. ISBN: 978-84-15649-79-3
Donostiako Kontxa pasealekua deitzen den leku zoragarrian, kapitaina eta amonaren arteko laguntasun eder bat sortzen da. Beraien arteko elkarrizketetan, oroimenak, tradizioa, musika, txistua eta danborrada agertzen dira. Kapitainaren iloba maiteak, biak korapilatzen ditu, maitatzen duen katu baten istorioaren bidez. Bitxitasuna eta magia daude tartean, amonaren etxea oso polita da eta irudimenarekin jolasteko aukera ezin hobea agertzen du. Kapitainaren familia gonbidatua izan da Kontxako amonarengandik bere etxea ezagutzera, merengeko tarta bat dastatzera, eta atarian piztutako suaren gainetik salto egitera, udara hasten den gau besperan. Alaitasunaren partaidea, katua ere bada.
