
Victor Mendizabal, itsasargia
Egileak: Jon Ander Ramos Martinez , Marcelino Irianni Zalakain Ordiziako Udala ISBN: 978 84 616 2157 6
Argitalpen honetan "Victor Mendizabal. Ordizia 2010" I. Ikerketa bekaren lana argitaratzen da. Beka honen helburua Ordizia eta ordiziarrak erreferentzia marko izango dituen giza zientzien, gizarte-zientzien eta natur zientzien arloetan ikerketa lanak bultzatzea da. Lan honek Victor Mendizabalen figura ezagutarazten du; herri xumetik abiatu eta Amerikan ospea hartu zuen Ordiziako mezenasaren bizitzara gerturatu gaitu Marcelino Irianni Zalacainen eta Jon Ander Ramos Martinezen lanak. Iragan mendean Euskal Herrian zein Argentinako Panpan bizi izan zen urteetako agerlekua eta koiuntura berreskuratu dute egile biek Victor Mendizabalen ibilbide pertsonala zubi gisa erabiliz. Hezkuntza eta kultura sustatzen eman zituen urteen kontaketa zientifikoa jasotzen da lan honetan. Eta, ondorioz, gure herriaren historia ulertzeko beste orri bat.
