Berri korporatiboak

2013/09/01

Bazkideen txokoa

Antoine D?Abbadie, Abbadiaz

Egilea: Jean Louis Davant Euskaltzaindia Bilduma ISBN: 978-84-95438-89-8

Asko dira eta aski ezagunak XIX. mendean Euskal Herria gogoan izan zuten atzerritarrak. Horietako batzuk, zer esanik ez, gogoz eta nahiez, bertakotu egin ziren, euskaldunen izatea eta ezaugarriak eureganatu arte. Exotismoa, liluragarritasuna? eta aldi berean, Paristik eta Madriletik hain hurrun eta hain hurbil egoteak ekarri zion Euskal Herriari halako kanpotarren jakinmina eta grina.

Horien artean nabarmendu zen Antoine d?Abbadie, Jean Louis Davant euskaltzain osoak liburu honen orrialdeetan gogoratzen digunez. Gogoratu ere, modu fin eta trebean gogoratzen dizkigu euskaltzain zuberotarrak haren bizitza zertzeladak, bidea emanez, dela xehetasun historikoei, dela-zergatik ez- Zuberoko pastoralaren bertso eta kantuei.

Informazio gehigarria: http://www.euskonews.com/0446zbk/elkar_es.html

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp