Uztailaren 11n, Dock Bilbaon, Beer-pentsatu ekimenaren beste saio bat antolatu zen, XIX. Kongresua zabaltzeko eta gizarteratzeko.
Urrian Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan jorratuko diren hiru ardatzen inguruko hausnarketa informalerako gune gisa planteatu da Beer-pentsatu: eredu sozio-ekonomikoa eta ongizate eredua, gizartea, eta lurraldea. Entzute aktiboaren bidez eta kontsumizio batzuk partekatuz, euskal kontratu sozial berri bat artikulatzeko oinarri komunak, adostasunak eta desadostasunak zeintzuk izan daitezkeen identifikatu nahi izan zuten.
Uztailaren 11ko topaketan, jatorri, profil, adin eta prestakuntza ezberdineko hamar bat lagunek parte hartu zuten, eta euskal gizartea batzen eta zatitzen duten elementu eta ezaugarriei buruzko beren gogoetak, zalantzak eta kezkak askatasunez azaldu zituzten.
Beer-pentsatu saioetan bildutako ekarpen guztiek elikatuko dituzte Eusko Ikaskuntzaren XIX Kongresuko eztabaidak Gasteizen.