Beer-pentsatu: Donostia eta Bilbo

Berri korporatiboak

2024/07/19

Beer-pentsatu: Donostia eta Bilbo

Hil honetan Donostian izan ondoren, Beer-pentsatu XIX. Kongresuaren zabalkunde eta sozializaziorako beste ekimen bat izango da Bilbon.

Ekainaren 18an, Donostiako taberna batean, bilera irekia egin zen urriko hitzorduan jorratuko diren gai nagusiei buruz hitz egiteko. Dinamika parte-hartzaileen bidez, elkarreragin probetxugarri eta entretenigarria bilatuz, taldeak gogoeta egin zuen Euskal Herriko komunitateak eta lurraldeak indartzen laguntzen duten kohesio-elementuei buruz, eta dauden oztopo eta erresistentzien inguruan. Azken batean, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko goiburu den “batzen gaituena” hori zer den.

Uztailaren 11n Bilbon beste Beer-pentsatu saio bat egitea aurreikusten da. Toki-kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp