Berri korporatiboak

2012/01/01

Bekak

Eusko Ikaskuntzak ikerketa lanak burutzeko laguntzen deialdia ireki du

Eusko Ikaskuntzak, urtero lez, Euskal Herria eta euskal kultura oinarri duten ikerketak sustatzeko laguntzak eskuragarri jarri ditu. Ikerlanak egiteko diru laguntzak banakakoei nola taldeei zuzendu ohi dira.

Ikerketa-proiektu horiek aurkezteko ezaugarrien artean, berriak, originalak eta argitaragabeak izateaz gain, beste lan baten zati edo isla zuzen ere ezin dira izan, diruz lagunduta egon edo ez. Esleituriko diru kopurua ez da 1.600 eurotik gorakoa izango eta lanak burutzeko epea urtebetekoa izango da.

Eskabideak 2012.ko otsailaren 27a bitartean aurkeztu daitezke korreo elektronikoz bekak@eusko-ikaskuntza.org helbidean edota Eusko Ikaskuntzak dituen bulegoetan CDan EI Beketarako dela adieraziz.

[+] Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp