Otsailaren 1ean banatuko dira Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak Peyuco Duhart kulturgunean.
2019an, Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak beren engaiamenduak berritu zituzten baita hitzarmen berria izenpetu ere Eusko Ikaskuntzaren parte hartzea sustatuz Donibane Lohizuneko hiriarekin lankidetzan antolaturiko ekitaldi zientifiko eta kulturaletan.
Hitzarmen honen karietara, Donibane Lohizuneko hiriak eta Eusko Ikaskuntzak sariketa berriak sortu dituzte, bi instituzioek musikarekiko duten atxikimenduari balioa emendatuz.
Bi sari hauek sortu dira, eskualdeko musikariekin hausnarketa eramanez gero:
- Ohorezko sariak pertsona ezagun baten ibilbide eredugarria edo bere ibilbidean musikaren ezagutza eta musikaren defentsan parte hartu duen pertsona talde bat sariztatzen du.
- Gazte sariaren helburua da pertsona edo talde gazte baten ibilbidea baloratzea eta musikaren inguruan lanean jarrai dezaten.
Aurten ohorezko saria Benito Lertxundik jasoko du eramandako ibilbide bikainarentzat eta Txomin Dhersek jasoko du gazte saria.
Sarien emanaldia otsailaren 1ean, 11:30tan iraganen da Peyuco Duhart kulturguneko Tanka aretoan Donibane Lohizunen.