BET Araba: lehen ekimenak

Berri korporatiboak

2026/04/17

BET Araba: lehen ekimenak

Eusko Ikaskuntzako Bazkideen Ekimenerako Taldeak (BET) ideiak eta ezagutzak partekatzeko, jarduerak bultzatzeko eta edukiak eta proiektuak sortzeko elkarlanerako guneak dira.

BETen (Bazkide Ekimen Taldeak) helburu nagusia da bazkideek erakundearen bizitzan duten borondatezko parte-hartze antolatua sustatzea, gizartearekin lotuta eta elkarlanean proposamenak eta jarduerak sustatzeko gune bat sortuz.

Arabako lurraldean eratu da zuzendaritza-organoek baliozkotu duten proiektu bat aurkeztu duen lehen taldea. Zenbait hilabetetan hainbat ideiaren inguruan lanean aritu ondoren gertatu da hori. “ArabariSOlasaldiak” izenburupean, lurraldea eta hiriburua eraldatzen ari diren fenomenoen inguruko hausnarketa partekatua sustatzea du helburu ekimenak. Horretarako, urteko mahai-inguru ziklo bat egingo da, eta elkarrizketa eta iritzi-trukea bultzatuko dira, ikuspegi akademikoa, profesionala eta herritarra bateratuz.

Lehenengo jarduerak maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran egitea aurreikusten dira eta, hitzorduaren xehetasunak zehaztu ondoren, Eusko Ikaskuntzako bazkide guztiei zabalduko zaie, erabateko lehentasuna izango baitute topaketa horietan parte hartzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp